XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bada horretaz gehiago T. Etxebarriaren Viaje por el pais de los recuerdos liburuan. Txikillana honen (Amuategi deituraz) ausardia aipatzerakoan esaten du: Pertenecía a esa casta de vascos desenvueltos a quienes no rompía el discurso la duda de un sinónimo y menos el tropiezo de una sílaba.

Eibartik kanpo ere ibiltzen zenez, bere propaganda zabaltzen suposatzen da, oso ezaguna zen albo-herrietan. Hain hartu zuten bere mitinak ospe handia non askotan bereak ez ziren bekatuak berari egozten baitzitzaizkion: Amuátegui víctima preferida y propiciatoria, cargaba con frases y solecismos que no eran suyos. (Viaje, 224).

Aipatzen ari garen Akilino Amuategi Atxa-z (1876-1919) zertxobait esatea merezi luke. Herriko Banda la Marcialen bombardinoa jotzen hasi zen 12 urte zituela eta ia hil arte beraren partaide izan zen. Pertsona guztiz popularra garaiko egunkariak harrotzen baditugu behintzat.

Batzuentzat barregarri gerta zitekeen, behar bada, bere jendaurreko jarduna baina bera entzutera joaten zirenek ondo hartzen zutela dirudi. Hona aletako batzuk: Seguidamente hizo uso de la palabra el concejal socialista del Ayuntamiento de Eibar. Habló en vascuence y se expresó con gran energía siendo interrumpido su discurso con frecuentes y entusiastas salvas de aplausos.

Edo beste hau: Mitin en un pueblo de Vizcaya: El concejal socialista Amuategui dirigiendo la palabra en vascuence a los reunidos, obteniendo tal éxito, que fue llevado en hombros.